ATLETICO BASAURI ESKUBALOI TALDEA – ATL BASAURI ESKUBALOI ESKOLAREN JARDUERETAN PARTE HARTZEKO BALDINTZAK ONARTZEA



AITORTZEN DUT:

  • Eskatzen dudala, nire erantzukizunpean, ATLÉTICO BASAURI ESKUBALOI TALDEA - ATL BASAURI ESKUBALOI ESKOLAren jardueretan parte hartzea. Adi-adi irakurri dudala Klubak emandako informazioa. Higiene pertsonalari eta prebentzioari buruz bete beharreko neurriak betetzeko konpromisoa hartzen dudala. Eta nire gain hartzen dudala COVID-19arekin kutsatzeko arriskuaren gaineko erantzukizun osoa.
  • Interesdunak bete egiten dituela parte hartzeko baldintzak, informatzeko obligazioa eta baimen informatua biltzen dituen onarpen-dokumentuan ezarritako betebeharrak; eta ez dagoela arrisku-taldeetan.
  • Interesduna, gaur egun, ez dela arrisku-taldeetan egon daitekeen inorekin bizi; eta, etorkizunean egonez gero, Klubari horren berri emango diola.
  • COVID-19ari buruzko Atlético Basauri Eskubaloi Taldea - Atl Basauri Eskubaloi Eskolaren Jarduera Protokoloa jaso eta irakurri dudala, bertan proposatutako neurri eta prozedurak ezagutzen ditudala, eta horiekin bat natorrela.
  • Adierazitako dokumentu hori jaso eta bertako informazioa arretaz irakurri eta gero, ezagutzen ditudala COVID-19aren osasun-krisiak dakartzan arriskuak, bai interesdunarentzat, bai berarekin bizi direnentzat. Eta arrisku horiek nire gain hartzen ditudala.
  • Higiene pertsonalaren eta prebentzioaren alorrean bete beharreko neurriak jasotzen dituen Atlético Basauri Eskubaloi Taldea - Atl Basauri Eskubaloi Eskolaren Jarduera Protokoloan ezarritako konpromisoak irakurri ditudala, eta konpromiso horiek onartzen ditudala.
  • Interesdunaren osasun-egoeraren eta, hala badagokio, huts egitearen arrazoien berri emango dudala.