Foto acuerdo2 Ausarta web

Gure klubaren eta Ausarta Primaren arteko lankidetza-hitzarmena sinatu da. Sinaduraren ondorengo argazkian, eskuinetik ezkerrera: Koldo, Txerra, eta Igor, Ausartaren aldetik, eta Jose Angel gure Presidentea.

Ausarta energia merkaturatzaile nazionala da egoitza Bilbon duena, eta bezeroarekin eta ingurumenarekin (argia eta gasa, enpresa eta partikularrentzat) arduratsua den energia zerbitzua eskaintzen duena. Energia %100 berdea eta eko-arduraduna, Merkatu eta Lehia Batzorde Nazionalak egiaztatua, egiaztagiri eta guzti. Bezeroarengan jartzen du arreta, eta bakoitzaren beharrak ezagutzeaz arduratzen da, energia-soluziorik eraginkorrenak eskaintzeko eta fakturan aurreztea bermatzeko.

Ausarta elkarteak arreta-agente bakar eta iraunkor bat jartzen du gure klubari lotutako pertsona edo enpresa guztien eskura, argi- eta/edo gas-fakturaren azterketa baten bidez aholkularitza eta laguntza emateko, kosturik eta konpromisorik gabe. Azterlan horretan detektatuko da energia horrengatik ordaintzen ari garen prezioa egokia den ala ez.

Aprobetxatu abantaila hori zure fakturaren argazki bat bidaliz (orri guztiak behar dira) Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera eta ez ahaztu ekintza honekin Klubarekin elkarlanean ari zarela.

 
 
Pin It
Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta