General meetingUrteko ezohiko eta ohiko asanbladarako deia egiten dizugu. Biltzar horiek uztailaren 1ean (asteazkena) egingo dira, ezohikoa 18:00etan lehenengo deialdian, eta 18:15ean bigarren deialdian. Ohikoa 18:20ean lehenengo deialdian, eta 18:30ean bigarren deialdian. Aurreko urteetan bezala Artunduaga kiroldegiko 3. solairuan biduko gara.

Ezohiko asanbladaren eguneko gai zerrenda hurrengo hau izango da:

  • Hauteskunde-prozesuari hasiera ematea
  • Hauteskunde-batzordea izendatzea

 

Ohiko asanbladaren eguneko gai zerrenda hurrengo hau izango da:

  • Aurreko aktaren irakurketa eta onestea.
  • Presidentearen agurra eta txostena.
  • 2019/20 denboraldiari dagokion kirol balantzea.
  • 2020/21 denboraldirako kirol proiektua.
  • 2019/20 denboraldiari dagokion balantze ekonomikoa.
  • 2020/21 denboraldirako aurrekontua.
  • Proposamenak.
  • Erreguak eta galderak.

 

Agur bero bat. Edukiera murriztuta dagoenez, mesedez baieztatu zure bertaratzea Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean.

 

Pin It
Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta