Helduen irudiak lortzeko eta erabiltzeko baimen-klausula

 Basauri, 2022/23 denboraldia.

Gaur egun, komunikabide berriak ditugu eskura gure kirol erakundearen jardueraren berri emateko eta jarduera horren zabalkundea egiteko, eta horrek aukera ematen du komunikabide horietan gure erakundeko kide diren irudiak lortzeko eta argitaratzeko. Beste alde batetik dago norberaren irudirako eskubidea, zeina jasota baitago Konstituzioaren 18. artikuluan, eta honako hauek arautu duten: maiatzaren Seko 1/1982 Lege Organikoa, Ohorerako, Norberaren eta Familiaren lntimitaterako, eta Norberaren lrudirako Eskubidearen Babes Zibilari buruzkoa, eta uztailaren 27ko 5/2018 Errege Lege Dekretua, lzaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzkoa.

Horrenbestez, ATLÉTICO BASAURI BALONMANO CLUBek baimena eskatzen du bakarrik zein taldean ageri diren irudiak argitaratu ahal izateko denboraldian zehar. lrudiak argitaratuko dira erakundearen inguruko informazioa emateko (kirol jardueren gainekoa, bizikidetzaren alorrekoena, etab.).

Irudien tratamenduari dagokionez, Atlético Basauri Balonmano Klubak eta Atlético Basauri Eskubaloia Base Eskolak bermatzen dute honako baldintza hauek beteko direla:

  • Irudiak hartu aurretik informazioa ematea argiro identifikatzea ezinezkoa den irudi orokorrak izateagatik, aurretiazko baimena beharrezkoa ez den kasuetan ere bai.
  • Baimena baliogabetzeko edo hartutako irudietakoren batean ez agertzeko eskubidea.
  • Kirol erakundeak, irudien zabalkundea egin aurretik, berauek berrikusteko konpromisoa.
  • Eragindako edozeinen izen onerako iraingarriak, umiliagarriak edo kaltegarriak, edo haien interesen aurkakoak izan daitezen irudiak ez zabaltzeko konpromisoa aurretiaz baimena eman badute ere.
     

Behean sinatzen duenak, adierazitako NANarekin, baimena ematen diet Atlético Basauri Balonmano Kubari eta Atlético Basauri Eskubaloia Base Eskolari, erakundearen izenean parte hartutako jardueretan hartutako irudiak erabiltzeko. lrudi horiek Klubaren webgunean, sare sozialetan, bideoetan eta beste argitalpen batzuetan erabiliko dira.