Anuncios 20171116 web

Eskubaloi solidarioaren txekea ematea

Azken eguneratzea: Osteguna, 16 Azaroa 2017 16:09

Cheque solidario web

Eskubaloi Solidarioaren X. edizioan eta egun berean egindako Basauriko Hondartza-eskubaloiaren III. edizioan bildutako diruaren txekea eman zion atzo (urriak 13) Basauri Eskubaloi Taldeak Bizkaiko Bularreko Minbiziaren Elkarteari (ACAMBI) —ekainean izan ziren txapelketa biak, Bizkotxalde parkean—.


Sanfaustoetan egin zuten txekea entregatzeko ekitaldia, eta han izan ziren Maite Elorriaga eta Montse de la Cruz, ACAMBIko lehendakaria eta lehendakariordea. Basauri Eskubaloi Taldeko lehendakari Pablo Conejok eman zien txekea, Berta Montes Basauriko Udaleko kirol zinegotziarekin eta Alain Méndez Indupime SLren ordezkariarekin batera (ekitaldiaren laguntzaile nagusietako bat da azken enpesa hori).

3.055 euro bildu zituzten txapelketetan, eta bularreko minbizia pairatzen dutenak artatzen dituen elkarteari eman zizkioten denak. Gaixoei laguntza emateaz gain, bularreko minbiziari aurre egiteko ikerketetan laguntzen du ACAMBIk.

Pozik agertu ziren Pablo Conejo, Berta Montes eta Alain Méndez, beren alea jarri ahal izateagatik elkarteari laguntzeko eta bertan egindako lan eskergaren berri emateko. Maite Elorriagak eta Montse de la Cruzek, beren aldetik, eskerrik beroenak eman zizkieten Basauri Eskubaloi Taldeko kideei, egindako ahaleginengatik eta klubak emandako laguntzagatik. Basauriko Udalari eta Indupime, Bilbondo eta gainerako enpresa laguntzaileei ere eskerrak eman zizkieten. Era berean, haien esker ona agertu zieten hondartza-eskubaloi taldeei: txapelketan izena emateagatik ordaindu beharrekoari esker lortu zuen ACAMBIK hain ekarpen ekonomiko oparoa.

Directiva y cheque web

Klubaren himnoa

2018.eko postala

Postal ganadora 2018